XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dagokien dataren arauera ordenatu eta kopiak igorriko dizkiat zeintzu kendu eta bildumaren egitura aproposaren gainean pentsatzen hasteko.

Dena den, gehiago idatzi ahala kanpora ateratzen segi orain arte bezala: ziurrago egongo dituk gure eskutan, ezen ez ziegako zoko izkutu batean aurrekoan lez txakurren sarraski arriskuan.

(Saiorik egin al duk erre zizkiaten haietatik batere berregiteko?).

Hau duk marka, kanpoan poesiari hain estima gutxi zaion bitartean Estatuak, aldiz, hainbeste beldur!.

Honez gero goitik behera miatuko huen izkribu honekin batera pasatu diadan SUSA zenbaki berria.

Kostata baina, azkenik inprimatua zegok Itzalpeko Ahotsak izena ipini diogun gartzelako literaturari buruzko monografikoa.

Badakik zenbat nahaspilatzen eta atzeratzen diren argitalpen kontuok: testu batzu bidean direla eta iristen ez, bestetzu berandu samar eskuratu, inoiz amaitzen ez diren zuzenketak gobernatu ezin....

Eta, okerrena, testuen entrega epea bukatutzat noiz jo genezakeen asmatzen jakin ez dugula.

Orain aldizkaria argitaratua dagoelarik, beharbada norbaitek erreparatuko dik euskal literaturaren historiak aipatzen dituela gartzela zigorpean izkiriatutako zenbait testu: D?Etxepare, Iparragirre, Etxahun edota Lauaxetarenak kasu, eta guk ez diegula batere lerrorik eskaini.

Halaber, atzerriko literatur erreferentzien artean izango dituk lotsa gutxiz ahaztu ditugunak, eta baita barruan idatziak ez izan arren ere gartzela gai-inguru duten idazki baliotsu hainbat.

Egia esan, paketa bat idazlek baliatu dik gartzela joko literario gisa, baina gartzela ez duk joko literario bat.

Goraintziak susazale guztion partetik. Osasuna eta askatasuna.